Badajozeko Valverde de Leganés herrian jaio zen 1949eko azaroak 14ean. Ezkonduta dago eta Bartzelonako L'Hospitalet de Llobregat-en bizi da.
Merkataritzako langilea da, 1976 urtean Kataluniako alderdi sozialistan (PSC) sartu zen. Hau izan zen bere abiapuntua politikan eta gerora hainbat hauteskunde zerrendatan parte hartzea bultzatu zuen, 1983 urtean L'Hospitalet-eko udaletxeko zinegotzi hautatua izan zelarik.
1983 urtetik aurrera ardura ataza ugari burutu zituen kontsistorioan eta 1994eko maiatzak 13an hiriko alkate izendatua izan zen. Aldi honetan, aldi berean udaletxeko ardurak eta Bartzelonako Diputazioko diputatu bezala lan egin zuen.
1995 urteko maiatzean sozialisten hautagai nagusia izan zen L'Hospitalet-eko udaletxerako hauteskundeetan eta alkate bezala hautatua izan zen gehiengo osoarekin, hurrengo udaletxeko hauteskundeetan berriro hautatua izan zen 1999eko ekainean, 2003eko maiatzean eta 2007 urtean.
1992 eta 1999 artean, Celestino Corbacho udal politikan eta Kataluniako parlamentuko aulki batetan jardun zen aldi berean.
Udaletxearekin eta bere erronkekin konpromisoa erakutsiz, eginkizun garrantzitsu bat izan zuen Kataluniako Udalerrien Federazioan (1995 eta 2004 artean), erakunde honen lehendakariordea (1999-2001) izan zelarik.
1999 eta 2003 artean, Metropoliko Garraio Erakundearen zuzendari eta Metropoliko Garraio Autoritatearen bigarren lehendakariorde izan zen. Udalerri eremuko aktibitate hau Espainiako Udaletxe eta Probintzien Federazioaren Hiritarren Segurtasun eta Babes Zibilaren komisioaren partaide bezala osatuko du aurrena eta gero bere izendapenarekin Komisio Betearazlean kide bezala 2004eko urtarriletik aurrera.
2006eko maiatzetik aurrera Europako Kontseiluko Kongresuko Batzorde Instituzionaleko Toki eta Eskualdeetako Agintaritzako kide da eta Alderdi Sozialistaren bozeramaile da FEMPen.
2003eko uztailak 1ean Bartzelonako diputazioan jardun zen lehen lehendakariorde bezala eta Nazioarteko Harreman eta Hiritarren Partaidetza saileko zinegotzi ordezkaria izan zen. 2004eko apirilak 22an erakunde honen lehendakari bihurtu zen.
Gaur egun Kataluniako Alderdi sozialistaren federazioko lehenengo idazkaria da L'Hospitalet-en (2005eko maiatzeko kongresuan). Bere ibilbide politikoaren zehar hainbat kargu eduki ditu PSC-en: L'Hospitalet-eko federazioko lehenengo idazkaria eta Talde Sozialistako bozeramailea Bartzelona Metropoliko Eremuan (1995-1999); PSCeko Exekutiba Nazionaleko kide eta 2000ko ekainetik aurrera udal politikako idazkaria izan zen.
2000 urtean zehar PSOEko komisio politikoan parte hartu zuen PSOEeko ekaineko 45. kongresura arte, hemen Batzorde Federaleko kide bezala hautatua izan zen.
2008eko apirilak 14ean, Lan eta Immigrazio ministro izendatua izan zen.